Immigrazioa eta sindikalismoa.
Hitz egin behar dugu!

«Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu diote».
- Clarence Darrow

Espainiarrak lehenik?

Agian, langile edo sindikalista zaren aldetik, uste duzu nahikoa arazo duzula eta migratzaileenak ez direla zureak, edo, agian, “lehenengo hemengoak” bezalako ikuspegien jarraitzailea zara, edo uste duzu arrazoi pixka bat dagoela esaten duten horretan. Baina utziguzu zerbait esaten…

Mamu bat dabil sindikatu handien egituretan barrena: «immigrazioa burgesiaren erreserba-armada» delako ideia antigoalekoa. Tesi honek erakunde sindikal nagusiak geldiarazi ditu  immigrazioaren kudeaketa bezalako eztabaida garrantzitsu batean.

Sindikatuetako buruzagiek egindako adierazpenak edo albisteak aztertzen ditugunean, ikusten dugu ez dutela jarrera argi eta erosorik gai honetan. Ezin dute inmigrazioaren aurkako tesiarekin bat egin  -nazional-sindikalismoak, gorripardismoak edo sozial-faxismoak egiten duten bezala-, klase-sindikatuetako eta internazionalistetako liderrak direlako. Baina, era berean, ez dute irtenbide argi eta erresalistarik eskaini pertsona migratzaileen egoerari, eta immigrazioak langileria osoari kalte egiten diola onartzen dutela badirudi.

"Lider sindikalek ezin dute 
irtenbide argi eta errealistarik 
eskaini pertsona migratzaileen 
egoerari, immigrazioak 
langile klasea bere osotasunean 
kaltetzen duela dioen tesi 
zaharra bere egiten dutela badirudi."

Comparte

Duela urtebete, Espainiako Diputatuen Kongresuak (eskuin muturra izan ezik, talde guztiek) erabaki zuen aintzat hartzea, erregularizazioaren aldeko Herri Ekimen Legegilea, migratzaileen kolektiboak gizarte zibil atolatuaren babesarekin 700.000 sinadura baino biltzea lortu baitzuen. Hala ere, sindikatuetako buruek ez zuten prozesu horretan parte hartu, babes-adierazpen eta asmo onetatik harago.

Are kezkagarriagoa da, justizia sozialaren eta elkartasunaren diskurtsoaren pean, sindikatuetako buruzagi batzuek «mugen itxieraren» logikarekin guztiz bateragarria den jarrera hartzen ari dira. Langile atzerritarren kontratazioa zalantzan jartzen dute —baita bisa dutenean ere—, migrazio-blokeoa proposatzen dute lan-merkatuaren egiturazko arazoei erantzuteko, eta jatorrizko herrialdeetan kontratatzearen zein betetzeko zailak diren lanpostuak zabaltzearen aurka daude.

Gainera, gobernuak «migrazio zirkularraren» inguruan emandako diskurtsoarekin bat egiten dute; planteatuta dagoen moduan, esplotazio-modu bat baino ez da eta «hemengo» eta «kanpoko» langileenn arteko lehiaren ideia indartzen dute. 

«Lehenik hemengoak» esatea eta «espainiarrak lehenik» esatea ez dira gauza bera, baina noski, ez da, inondik inora, kontrako norabidean egindako urratsa. Hala eta guztiz ere, 700.000 sinadura baino gehiago bildu izana benetan heroikoa da.

"Buruzagi sindikal batzuk «mugen itxieraren» 
logikarekin guztiz bateragarria 
den jarrera hartzen ari dira,
eta «hemengo» eta «kanpoko»
langileen arteko lehiaren 
ideia indartzen dute."

Comparte

Agian, langile edo sindikalista gisa, uste duzu jada nahikoa arazo dituzula eta pertsona migratzaileenak ez direla zureak, edo, agian, horrelako ikuspegiekin bat egiten duzu edo uste duzu arrazoi pixka bat dagoela esaten duten horretan. Baina utz iezaguzu gauza pare bat esaten:

  • «Lehenik hemengoak» jarrera dagoeneko lege bihurtuta dago: Espainiako legediak lehentasuna ematen die bertako pertsonei kontratazioetan, eta, logika enpresarial hutsagatik, inork ez du gastatzen baliabiderik mila kilometrotara langile bila joateko, tokian bertan baldintza beretan bete badaiteke lanpostua. Tentagarria da pentsatzea bertakoak soilik lehenesteak langabezia desagerraraziko duela. Baina edonork, lan bila ibili denak edo lanpostu bat bete nahi izan duen enpresaburuek badakite lan-merkatua askoz konplexuagoa, zatituagoa eta inperfektuagoa dela. Paradigmatikoki, langabezia maila altuak eta sektore jakinetan eskulan faltak elkarrekin existitu daitezke. Migrazio-fluxuak jarraituko dute gerrek, hondamendiek eta egiturazko desberdintasunez betetako munduak jarraitzen duen bitartean; nekazaritza, zaintza edo teknologia sektoreetan tokiko eskulanak ez diolako eskariari erantzuten; eta migratzea gizakiaren izaeraren parte den heinean.

    Debekatzeak ez du arazoa konpontzen: irregularitatea areagotzen du, eta elite ekonomikoei oinarrizko eskubiderik gabeko langileen erreserba bat oparitzen die, lan-baldintza kaskarrak onartzera behartuta daudenak. Horrek soldata eta lan-kalitate txarragoak ekartzen ditu, langile guztiak kaltetuz.

"Lehenik hemengoak" diskurtsoak irregulartasuna besterik ez du elikatzen, elite ekonomikoei oinarrizko eskubiderik gabeko langileen erreserba bat oparituz, horrek soldata eta lan-kalitate txarragoak ekartzen ditu, langile guztiak kaltetuz."

Comparte

  • Maiatzaren Lehenak inoiz zerbait suposatu badu zuretzat, ziurrenik faxismoaren mundu-mailako aurrerapenak kezkatuta izango zaitu. Hala bada, ezin duzu ahaztu horrelako ideiak izan direla eskuin muturrak munduan zehar sartzeko erabili duen Troiako zaldia. Langile sindikatuetako buruzagiek diskurtso hori ez ezik, «espainiarrak lehenik» markoaren zenbait elementu ere bere egiten dituztenean, eskuin muturrak gure lan-eskubideak eta gure demokrazia suntsitzea denbora kontua besterik ez da.

"Migrazioaren eztabaidan sindikalismoaren porrota gertatzen ari da ez agertzeagatik. Prozedura legalak behar ditugu gure herrian sartzeko, bertan bizitzeko eta lan egiteko, lan-bermeekin eta eskubide-berdintasunarekin.."

Comparte

Zergatik ez da zure benetako soldata igo azken 20 urteotan?

Lan eskubide unibertsalak defendatzeak erakunde sindikalak indartzen ditu, eta aldi berean langile klase osoaren baldintzak hobetzen ditu. Premiazko lana da. Ezin dugu denborarik galdu eskuin muturrak immigrazioa geldiarazteko duen ametsari lekua utziz…

Oinarriko sindikalistak dira beren buruzagiei ondoen gogoraraz diezaieketenak sindikatuek izan duten eta izaten jarraitzen duten paper historikoa: ekonomia ez dela mugatzen lan-merkatura egokitzeko prestakuntza kudeatzera edo eskaintza eta eskaria egokitzeko enplegu zerbitzu publikoak hobetzera. Ez dezagun ahaztu sindikatuak izan zirela miseria eta etsipena esperantza eta aurrerapen bihurtu zituztenak: zortzi orduko lanaldia konkistatu zuten, haurren lana debekatu eta asteroko atsedenerako eskubidea lortu zuten… Gaur inoiz baino gehiago behar ditugu sindikatu indartsuak, posible denaren eremua agortuko dutenak eta garaipen konkretuak lortzeko borrokatuko direnak, hala nola, lanaldia modu progresiboan murrizteko.

Immigrazioak denoi egiten digu mesede, baina sartzeko mekanismo arauturik ez egoteak gutxi batzuk baino ez ditu aberasten. Gure soldatak ez dira 20 urtez geldirik egon «etorkinen erruz»,  baizik eta pertsona horiek zure eskubide berberak gabe iristen direlako. Espainiara iristen diren pertsona migratzaileek lan-eskubideak izango balituzte, lan-erregulazio zorrotza egongo balitz, benetako ikuskapenak egongo balira, dagokiena ordainduko luketen aberastasunak izango balituzte eta integrazioan inbertituko balute, etorkin asko ez lirateke masa esplotagarri baten parte izango, aberastasun handien bahitua, hilero gure soldatekin gehiago aberasten ditugunak.

"Gure soldatak ez dira geldirik egon 20 urtez «etorkinen erruz», baizik eta etorkin horiek zure eskubide berberak gabe iristen direlako. "

Comparte

«Immigrazioak soldatak jaitsi eta langileei kalte egiten diela» dioen tesiak faxismoari bidea errazteaz gain, nahiko desfasatuta dago. Global Inequality-n errealitatea beti konplexuagoa dela azaltzen digu Branko Milanoviic ekonomialariak. 

Sindikatu indartsuak dauden testuinguruetan, zerga progresiboak eta lan-eskubide unibertsalak dituzten testuinguruetan (langilearen jatorria kontuan hartu gabe),  immigrazioak eragin positiboa du klase herrikoien baldintzetan, eta langile guztiek —nazionalek edo migratzaileek— sortutako aberastasuna birbanatu egiten da. Lan-merkatu desarautuetan soilik, eskubiderik gabeko eskulana iristeak soldatak beherantz bultza ditzake, eta ez soilik kualifikazio gutxiko sektoreetan. Erregulazio sendorik gabeko ekonomia kapitalistetan, migratzen dutenen segurtasun eza eliteen irabaziak maximizatzeko sustatzen eta ustiatzen da.

"Sindikatu indartsuekin, immigrazioak eragin positiboa du klase herrikoien baldintzetan, eta langileek —nazionalek edo migratzaileek— sortutako aberastasuna birbanatu egiten da."

Comparte

Immigrazioaren eraginak lan- eta zerga-politiken araberakoak dira. Immigrazioa ez dago soberan, justizia fiskalean, langileen babesean eta erauzketa sektoreen erregulazioan oinarritutako birbanaketa hori falta da. Hori gabe, migratzaileak irregulartasunera kondenatuta daude, esplotazio ziklo bat erreproduzituz: kapitalismo finantzarioak migrazio ez-segurua eta eskubiderik gabea erabiltzen du klase pribilegioak finkatzeko.

Benetako logika ez da «etorkinak vs. tokikoak», baizik eta kapital monopolistikoa nola baliatzen den eta migrazioan segurtasun eza sortzen duen langile klasea zartatzeko eta pobretzeko. Benetako gatazka kapital desarautuaren eta langile klasearen artekoa da, eta migrazioaren gaian gure baldintzak hobetzeko borroka eman behar da, eskubiderik gabeko langilerik ez dagoela bermatzeko. Saskia Sassen, David Harvey, Nicholas De Genova, Harsha Walia, Hein de Haas edo nazioarteko erakundeen hainbat ikerketek  azaltzen duten bezala,kapitalak ez ditu etorkinak erabiltzen soldatak baxu mantentzeko: migratzen dutenen eskubide eza erabiltzen du.

"Sarrera-mekanismo arauturik ez izatea ez da sistemaren akatsa, baizik eta eliteen aberastasuna metatzeko eta gure pobretzeko funtsezko engranajea."

Comparte

Beraz, immigrazioa ez da gure soldatek bi hamarkada geldirik egotearen erantzulea. Izan ere, erregularizatzen bada, aberastasuna birbanatzeko benetako faktore gisa funtziona dezake… eta, hain zuzen ere, horregatik ez da erregularizatzen. Ostalaritza adibide ona da: patronalak kexatzen duen ustezko langile falta lan baldintza izugarriei zor zaie, soilik etorkinei eskubideak kenduz mantendu daitezkeenak. Eskubideak dituen migrazioak ez ditu soldatak mehatxatzen: eskubiderik gabeko eskulana behar dutenak mehatxatzen ditu irabaziak maximizatzeko eta ekonomia oztopatzen duten produktibitate baxuko jarduera ekonomikoak flotatzen mantentzeko. Sarrera-mekanismo arauturik ez izatea ez da sistemaren akatsa, baizik eta eliteen aberastasuna metatzeko eta gure pobretzeko funtsezko engranajea. Funtsean, migratzaileak gure lan indarra etsipenez behar duen baina gure gizatasuna bere gain hartzen ez duen sistema baten aurpegirik agerikoena besterik ez dira.

"Erregularizatzen bada, 
immigrazioak aberastasuna 
birbanatzeko benetako faktore 
gisa funtziona dezake… 
eta horregatik ez da 
erregularizatzen."

Comparte

Zer egin?

Lan eskubide unibertsalak defendatzeak erakunde sindikalak indartzen ditu, eta aldi berean langile klase osoaren baldintzak hobetzen ditu. Presazko lana da, eta ezin dugu denbora baliotsua galdu ultraeskuinak immigrazioa ezabatzeko duen ametsaren aurrean amore ematen…

Behar duguna da sindikatu sendoak izan, eta etorkinun sarreratik bertatik guztion eskubideekin konprometituak daudenak.  Lan eskubide unibertsalak defendatzeak erakunde sindikalak indartuko ditu, eta aldi berean langile klase osoaren baldintzak hobetzen ditu. Funtsezkoa da, eta ezin dugu denbora baliotsua galdu ultraeskuinaren ametsa betetzeko: immigrazioa desagerraraztea, gure arazoak larriagotuko lituzkeena, Erresuma Batuan edo Estatu Batuetan gertatzen ari den bezala. Irudimenezko biktima errugabeei eraso egiteak ez ditu benetako arazo estrukturalak konpontzen; erronka horiei proposamen zehatz eta eraginkorrekin heldu behar diegu.

"Lan eskubide unibertsalak defendatzeak erakunde sindikalak indartuko ditu eta aldi berean langile klase osoaren baldintzak hobetuko ditu."

Comparte

Horregatik, immigrazio erregularraren kontrako oztopo bakoitza mugarik gabe esplotatzeko bide librea ematearen parekoa da.  Erregularizazioaren aldeko Herri Ekimen Legegilearen 700.000 sinatzaileek, hain zuzen ere, aldarrikatzen dute, hain zuzen ere, langile klasea —migratzailea edo ez— azken 20 urteetan eskubideen etengabeko galeran mantendu duten arau batzuk berridaztea. Edo «bertakoen» eta «kanpokoen» arteko muga faltsua hausten da eta sindikalismo indartsu, internazionalista eta solidarioa eraikitzen dugu, edo ultraeskuinaren jokoa egiten eta gure pobretze propioaren konplize bihurtzen jarraituko dugu. Langile klasearen erosahalmenaren galera gelditzeko eta iraultzeko irtenbidea aberastasunaren banaketa da, eta immigrazioa banaketa horretarako tresna izatea nahi badugu, sindikatuek horretan jardun dezaten, gure buruzagi sindikalengan presioa egin behar dugu:

"Langile klasearen erosahalmena galtzea geldiarazi eta iraultzeko, beharrezkoa da gure sindikatuek ekitea, immigrazioa aberastasunaren banaketarako bide bihur dadin."

Comparte

  1. Erregularizazioaren aldeko Herri Ekimen Legegilearen(HEL) eta antolatutako gizarte zibilaren beste ekimen batzuen aldeko babes sendoa. Klase sindikatuek anbiguotasunik gabe babestu behar dituzte horrelako ekimenak, kanpaina ofizialak antolatuz eta mobilizazio bateratuak sustatuz. Erregularizazioaren aldeko HELa aukera historikoa da Espainiako demokraziarentzat, immigrazioaren erregularizaziorako bide arrunten bidez sartzerik ez duten pertsonentzako irtenbide bat eskaintzeko. Ekimen hau migratzaileen erakundeek bultzatu zuten, Estatuko gizarte zibilaren babesarekin. Helburua da “erregularizazio berezi” baten bidez arazo hau konpontzea. Urteetako lege-lan traketsak konpontzeko modu bat da: inprobisatutako legeak, plangintzarik eta ikuspegi politikorik gabe egindakoak, immigrazioa behin-behineko zerbait balitz bezala tratatuz. Babestu egin behar da, eta onartzen den hurrengo egunean hasi behar da lanean, halako beste HELrik beharrezkoa ez izateko.
  2. Lan eskubideak unibertsalizatzea prekarietatea murrizteko. Arazoa ez da “lan-indarra kanpotik iristen” ari dela, baizik eta sindikatu handiek lan-indar horri ematen ez dioten babes falta. Lan-ikuskaritza sendotzeak eta migratzaileak esplotatzen dituztenei zigorrak ezartzeak langile klase osoaren lan baldintzak eta soldatak hobetuko lituzke.
  3. Etorkinentzako sarrera, bizileku eta lan mekanismo arautuak sortzea, era berean, langile klase osoaren onurarako izango direnak.
  4. Gehiengo sozialaren mesederako erreforma fiskalak eta birbanatze-erreformak aldarrikatzea. Etorkinek BEZa bezalako zergak ordaintzen dituzte, baina paperik gabe ezin dute zerga progresiborik ordaindu (PFEZ, adibidez), eta horrek, erretiroarena bezalako eskubideak kentzeaz gain, klase altuenen karga fiskala arintzeko balio die.
  5. Sindikalismoaren indarra ikuspegi internazionalista batetik berreraikitzea, migratzaileen afiliazioa sustatuz —baita egoera irregularrean ere—, haien jatorrizko herrialdeetan sindikatuekin aliantzak sortuz eta ekonomia informalaren errealitatea aitortuz, lanaren esplotazio globalari elkarrekin aurre egiteko.
  6. Beste mugimendu sozialekin elkarlanak ehuntzea (arrazakeriaren aurkakoa, feminismoa, ekologismoa), eskuin muturraren gorakada geldiarazteko eta eskubide unibertsalen defentsa indartzeko.

Sindikatu handien aparatuek aurre egin behar dieten mehatxu eta erronkak ulertzen ditugu, baina: benetan beldur handiagoa izango dugu superaberatsei aurre egiteko eta haien aberastasunak apur bat atzamarkatzeko, gure txirotzearen konplize izateko baino, eskuin muturrari boterera iristeko etorkinak erabiltzen uzten diogun bitartean?

"Benetan beldur handiagoa izango al dugu superaberatsei aurre egiteko eta haien aberastasunak apur bat atzamarkatzeko, gure txirotzearen konplize izateko baino, eskuin muturrari boterera iristeko etorkinak erabiltzen uzten diogun bitartean?"

Comparte

Sindikalista bazara, aprobetxatu maiatzaren 1 hau eztabaida hau zure atal sindikalera eramateko. Galdetu du zer ekintza zehatz hartzen ari diren lan eskubide unibertsalen aldeko politika publikoak babesteko eta langile klase osoaren onurarako etorkinentzako sarrera, bizileku eta lan mekanismo arautuak sortzeko. Bada garaia gure erakundeak aldaketarako benetako indar bilakatzeko.

Langile klasearen erosteko ahalmenaren galera geldiarazi eta lehengoratzeko irtenbidea aberastasuna birbanatzea da. Gure sindikatuek immigrazioa birbanatzeko bektore bat izan dadin lan egitea nahi badugu, ondo egingo genuke gure lider sindikalak presionatzea honako hauek lortzeko:

1.

Babes irmoa arautzearen aldeko legegintzako herri-ekimenari eta gizarte zibilaren beste ekimen batzuei.

2.

Lan eskubideak unibertsalizatzea prekarietatea murrizteko.

3.

Etorkinentzako sarrera, bizileku eta lan mekanismo arautuak sortzea, langile klase osoaren onurarako.

4.

Gehiengo sozialaren mesederako erreforma fiskalak eta birbanatze-erreformak exijitzea.

5.

Sindikalismoaren indarra ikuspegi internazionalista batetik berreraikitzea

6.

Konplizitateak ehuntzea beste gizarte mugimenduekin.

 Benetan beldur handiagoa izango al dugu superaberatsei aurre egiteko eta haien aberastasunak apur bat atzamarkatzeko, gure txirotzearen konplize izateko baino, eskuin muturrari boterera iristeko etorkinak erabiltzen uzten diogun bitartean?

Sindikalista bazara, aprobetxatu maiatzaren 1 hau eztabaida hau zure atal sindikalera eramateko. Galdetu du zer ekintza zehatz hartzen ari diren lan eskubide unibertsalen aldeko politika publikoak babesteko eta langile klase osoaren onurarako etorkinentzako sarrera, bizileku eta lan mekanismo arautuak sortzeko. Bada garaia gure erakundeak aldaketarako benetako indar bilakatzeko.